Hasiera
ARRAZOIBIDE LOGIKOAREN GARAPENARI BURUZKO GALDETEGIA
1- Arrazoibidea pentsamendu konplexua da, baina zein printzipiotan dago oinarriturik?
a) Logikan.
b) Genetikan.
c) Ingurugiroan.
d) Gizartean.
2- Gizakiak nola sortzen ditu kontzeptuak?
a) Funtzio sinboliko edo semiotikoen bidez.
b) Gizakiak ez ditu kontzeptuak sortzen.
c) Objektu ezberdinen ezaugarri komunak abstrakzioa eginez eta orokortuz.
d) Erantzun guztiak okerrak dira.
3- Pentsamendu mota honen bilakaera teoria zerekin lotzen da?
a) Piaget-en teoriarekin.
b) Arnold Gesell-en teoriarekin.
c) Freud eta Erikson-en teoriarekin.
d) Lev Vygotsky eta Urie Bronfenbrenner-en teoriarekin.
4- Piagetek zenbat aldi bereizi zituen eta horietatik zeintzuk dagozkio haur hezkuntzako etapari?
a) 4 aldi bereizi zituen eta haur hezkuntzari ondorengo hiru aldiak dagozkio: aldi sensoriomotorea, operazio konkretuen aldia eta operazio formalekoak.
b) 4 aldi bereizi zituen eta haur hezkuntzari ondorengo bi aldi hauek dagozkio: aldi sensoriomotorea eta operazio-aurreko aldia.
c)4 aldi bereizi zituen eta haur hezkuntzari ondorengo biak dagozkio: operazio-aurreko aldia eta operazio konkretuen aldia
d) 4 aldi bereizi zituen eta haur hezkuntzari ondorengo hiruak dagozkio: aldi sensoriomotorea, operazio-aurreko aldia eta operazio konkretuen aldia.
5- 0-2 urte bitarteko aldi sensoriomotorra zenbat alditan banatzen da?
a) 3 alditan: lehen mailako erreakzio zirkularrak, lehen mailako eskemen koordinazioa eta barne erreflexuen aldia.
b) 3 alditan: lehen mailako erreakzio zirkularrak, lehen mailako eskemen koordinazioa eta barne errepresentazioen hastapena.
c) 5 alditan: erreflexuen aldia, bigarren mailako erreakzio zirkularrak, bigarren mailako eskemen koordinazioa, hirugarren mailako erreakzio zirkularrak eta barne errepresentazioen hastapenak.
d) 6 alditan: erreflexuen aldia,lehen mailako eskemen koordinazioa, bigarren mailako erreakzio zirkularrak, bigarren mailako eskemen koordinazioa, hirugarren mailako erreakzio zirkularrak eta barne errepresentazioen hastapenak.
6- Haurrek jaiotzean nolako mugimenduak dituzte?
a) Behartuak.
b) Ikasitakoak.
c) Automatizatuak.
d) Ez dute mugimendurik.
7- Lehen mailako erreakzio zirkularretan (1-4 hilabete bitartean) zein gaitasun dute haurrek?
a) Mugitzen ez diren gauzei begiratzeko gaitasuna dute bakarrik.
b) Esplorazio aktiboa egiteko gaitasuna.
c) Mugitzen diren gauzei begiratzeko gaitasuna.
d) Guztiak zuzenak dira.
8- Bigarren mailako eskemen koordinazioa zein garaitan ematen da?
a) 12-18 hilabete artean.
b) 8-12 hilabete artean.
c) 18-24 hilabete artean.
d) Aurreko hiru adin tarteak okerrak dira.
9- Zein fasetan oinarritzen da intentzionalitatearen garapena?
a) Bigarren mailako eskemen koordinazioan.
b) Barne errepresentazioen hastapenetan.
c) Hirugarren mailako eskemen koordinazioan.
d) Bigarren mailako erreakzio zirkularretan.
10- Hirugarren mailako erreakzio zirkularren aldia nolakoa da?
a) Esperimentazio aldia.
b) Kausa-ondorio aldia.
c) Erreflexu aldia.
d) Guztiak zuzenak dira.
11- Barne errepresentazioen hastapenean ondorengo zer ematen da?
a) Tupusteko imitazioa.
b) Imitazio geroratua.
c) Tupusteko imitazioa eta imitazio geroratua.
d) Bi imitazio hauek ez dira ematen.
12- 2-7 urte bitarteko operazio-aurreko aldian zein pentsamendu mota ematen da?
a) Pentsamenduaren ezaugarri orokorrak eta pentsamendu intuitiboa.
b) Pentsamendu transduktiboa eta pentsamendu intuitiboa.
c) Pentsamendu deduktiboa, pentsamendu transduktiboa eta pentsamenduaren ezaugarri orokorrak.
d) Pentsamenduaren ezaugarri orokorrak, pentsamendu intuitiboa eta pentsamendu transduktiboa.
13- Zein garaitan pasatzen da barne eskema eta sinboloetan erroturiko inteligentziara?
a) Operazio formalen aldian.
b) Operazio konkretuen aldian.
c) Operazio-aurreko aldian.
d) Aldi sensoriomotorrean.
14- Pentsamendu transduktiboa zein adinetan ematen da?
a) 3 eta 4 urte bitartean.
b) 2 eta 4 urte bitartean.
c) 3 eta 5 urte bitartean.
d) 2 eta 3 urte bitartean.
15- Pentsamendu intuitiboa 4-7 urte bitartean ematen da, baina zertarako gai da haurra?
a) Baieztapen logiko egokiak egiteko.
b) Era logiko batean problemak ebazteko.
c) Sinboloak erabiltzeko gai da.
d) 3 erantzunak zuzenak dira.
NIRE KONTZEPTU MAPA
4_mapa_ Gaztelumendi_ Arruti.pdf
Comments (0)
You don't have permission to comment on this page.